Artikulu honetan LOMCE-k egin nahi dituen erreformak aurkitu ahal ditugu eta horretarako jarraitu nahi dituen pausoak azaltzen dira.Gure hezkuntza aldatu nahi dute, hau hobetzeko asmotan eta gauza gehiago aplikatzekotan etorkizunerako aberatsak izan daitezkenak, baina hauek lortzeko bideak ez direla guk nahi bezalakoak ageri zaigu. Batzuek esaten duten bezala erdaraz "El fin justifica el medio", hau buruan dutelarik ez dute erreparatzen inungo zapalkuntzarik dagoela eta ikasleei ematen dizkien baloreak erratuak direla.Lehenik eta behin gizarte indibidualista eta elitista baten bila dabiltzala argi uzten ari dira gero eta sailkapen gehiago egiten ari diren einean.Baina guzti hau gutxi izango balitz aldaketa horien kostua beraiek ezin dutenez jaso, autonomia erkidegoen eskueta uzten dute hau nola ordaindu, hau da, gauza bat inposatu nahi izateaz gain inposaketa horren kostua ere gu geuk ordaintzera derrigortzen digute.Badirudi antzina gertaturiko inposaketa maltzur eta tirano horien kolpadak oraindik ez direla bukatu behin eta berriro honen erakusle bezala agertzen zaizkigu kolpe txikiak lurrikara baten berragerpenak izango balira bezala.
Alberto del Pozo Ortiz - Kataluniako Generalitateko Ikastetxeetako Irakasle eta Langileen zuzendari nagusia, BERRIA egunkarian esaten duenez; "Bistan da ados egongo garela lege organiko
berriaren helburu orokor ia guztiekin —hezkuntza eta prestakuntza goiz
alboratzen dutenen tasa apaltzea; derrigorrezko bigarren hezkuntzako
titulua dutenen tasa goratzea; lehentasunezko arloetan kalitatea
hobetzea; helburu sistema argia bat ezartzea, ziklo eta etapa bukaeretan
bete daitezen; ikastetxeen autonomia sustatzea eta IKTak sendotzea,
bana-banako irakaskuntzari garabide bat emateko—, baina ezin dira onartu
legeak hezkuntza sistemaren erreforma egiteko erabiltzen dituen tresnak:"
2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna
ARGAZKIA

Argazki honetan metafora baten bidez Lomcek ezarri nahi duen hezkuntza sistema adierazten digu, denei berdina eskatuz bakoitzak dituen gaitasunak kontuan hartu gabe.
BIDEOA
Oso erraza da hezkuntza sisteman haritzen direnentzat horain arte askotan erabili izan den metodo tradizionalaz baliatzea umeak "hezitzeko". Izan ere, modu honetan irakasleak, ikasleak haien eserlekuetan geldi eta isilik mantentzen dituen bitartean, sermoia bota eta bere lana amaitutzat ematen du. Modu honetan ume guztiak berdinak izango balira bezala tratatuak izaten dira haien gaitasun desberdinak kontuan hartu gabe. Metodo honekin umeak aspertzea da lortzen den gauza bakarra eta umeak eskoletara joaten dira bizitza aurrera joan ahala topatuko diren arazoak ekiditeko edota konpontzeko, bakoitzak dituen gaitasunak azaleratzeko eta garatzeko.
LOMCE-k sortu nahi duen hezkuntza sistema eta lortu nahi duen ikasleen homogeneotasuna ikusiko da.
Hezkuntza globalizatu bat, ez zaie axola pertsonak pentsamendu kritko bat izatea, haiek nahi dutena ikasleak zintzoak izatea da inolako kexu aukerarik izan gabe, ondoren bizitza laboralean ere gauza bera egin dezaten.Pertsona ororen pentsamendua berdina izan behar dela diote kontuan izan gabe pertsona bakoitza desberdina dela, etnia bakoitza ezberdina dela, kultura bakoitza ezberdina dela, horrela nolabait hegoak ebaki nahi dizkigute.Bideo honetan ukazio horren adibide eta erakusle argi batzuk ematen ditu, horrela hezkuntza publikoaren alde ezarriz eta LOMCE-k ezarri edo inposatu nahi dizkigun ideien aurka joanez eta kontzientziatuz.
Robotak bezala tratatua izan nahi??

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)