Oso erraza da hezkuntza sisteman haritzen direnentzat horain arte askotan erabili izan den metodo tradizionalaz baliatzea umeak "hezitzeko". Izan ere, modu honetan irakasleak, ikasleak haien eserlekuetan geldi eta isilik mantentzen dituen bitartean, sermoia bota eta bere lana amaitutzat ematen du. Modu honetan ume guztiak berdinak izango balira bezala tratatuak izaten dira haien gaitasun desberdinak kontuan hartu gabe. Metodo honekin umeak aspertzea da lortzen den gauza bakarra eta umeak eskoletara joaten dira bizitza aurrera joan ahala topatuko diren arazoak ekiditeko edota konpontzeko, bakoitzak dituen gaitasunak azaleratzeko eta garatzeko.
LOMCE-k sortu nahi duen hezkuntza sistema eta lortu nahi duen ikasleen homogeneotasuna ikusiko da.
Hezkuntza globalizatu bat, ez zaie axola pertsonak pentsamendu kritko bat izatea, haiek nahi dutena ikasleak zintzoak izatea da inolako kexu aukerarik izan gabe, ondoren bizitza laboralean ere gauza bera egin dezaten.Pertsona ororen pentsamendua berdina izan behar dela diote kontuan izan gabe pertsona bakoitza desberdina dela, etnia bakoitza ezberdina dela, kultura bakoitza ezberdina dela, horrela nolabait hegoak ebaki nahi dizkigute.Bideo honetan ukazio horren adibide eta erakusle argi batzuk ematen ditu, horrela hezkuntza publikoaren alde ezarriz eta LOMCE-k ezarri edo inposatu nahi dizkigun ideien aurka joanez eta kontzientziatuz.
Robotak bezala tratatua izan nahi??
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina