2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Role playing-a

ESKOLA

Manuela zubizarreta ikastetxe publikoa Etxebarriako herrian dago kokatua. Bertan lehen hezkuntzako mailan 100 ikasle ditugu ikasten, guztiak euskaldunak eta hauetako batzuk gaztelania ere ez dakite.Ikastetxe honen tamaina txikiaren ondorioz ikasle kopuru jakin bat onartu dezake soilik.Desabantaila hau izan baduenez baditu bere abantaila batzuk ere; adibidez, irakasle kopurua ikasle bakoitzeko handia da horrek irakaskuntzan izango dituen onura guztiekin.                                                                                                               
Eskola honen instalazioak ez dira eskolaren barnean kokatzen baina udaletxearen instalazioen erabileraren lehentasuna bermatuta dago.Futbol zelaia, frontoia, jolastokia, Jantokia...

ROLE PLAYIN-A
Kurtso hasierako bilera
Jarraian aurkezten dugun bideoan, aurtengo ikasturteari hasiera emateko lehen hezkuntzako 2.mailako ikasleen gurasoekin egindako bilera ageri da. Bilera hau egiteko; Jon Cendoya (eskolaz kanpoko ekintzen arduraduna), Unax Lejardi (umeen tutorea izango dena ikasturte berri honetan), Jon Vegas (Ikastetxeko zuzendaria) eta Asier Gonzalez (ikastetxeko horientatzailea) bildu ginen gurasoen kezka edo galderak argitzeko eta kurtsoari buruzko azalpenak emateko asmoz.
Bilera modu egokian atera zen, kurtsoan zehar egongo diren gora-beherak azaldu genituen eta beharrezko oharrak eman genituen. Haien artean; ordutegia, egutegia, antolamendua, ikasturteko helburuak, egongo diren eskolaz kanpoko ekintzak, umeen informeak noiz eta nola emango diren, hurrengo bilerak...
Bilera honetan bilatu genuena, gurasoekin hasierako kontaktu bat izan zen eta hauek zituzten zalantza naiz kezkak argitu ahal izatea.
Beraz, bilera espero genuen moduan atera zen eta oso pozik geratu ginen honen emaitzarekin, hurrengo bilerak ere honen modukoak izatea espero dugu.


Umearen ebaluazioaren bilera
Bigarren bideo honetan, Gorotz-en (guk asmatutako LH2-ko ikaslea) gurasoekin izandako bilera ageri da. Bilera hau aurrera eramateko Seirak Bat taldeko bi kideekin geratu egin gara Urtzi Arriola eta Pablo, bikote bezala aritu direnak. Josu Durana (ingelesesko irakaslea) eta Inaxio Hornillos (tutorea) dira bilera aurrera eraman dutenak.


Bilera nahiko ondo atera zen, irakasleoi kezkatzen zitzaizkigun arloei buruz hitz egin genuen (etxerako lanak, berandutzeak, irakasgai batzuetan...) eta hauei konponbideak bilatu genien. Hala ere, ingeleseko irakaslearen presentzia beharrezko zela pentsatu genuen bertan daukan maila baxua eta lan egiteko gogo gutxiak kontuan artuz.
Ingeleseko irakasleak, argi eta garbi utzi egin zuen Gorotzen lan falta, eta irakasgaia aurrera ateratzeko Gorotzen, irakaslearen nahiz gurasoen konpromisoa beharrezkoa dela azpimarratu zuen. Azkenik ingeles akademia batera apuntatzeko gomendioa eman zien.


Gainerako irakasgaietan ateratako notak eta oharrak aipatzen jarraitu egin genuen, hala nola, Gorotzek irakasgai batzuetan gainditzearekin (5 edo 6) nahiko zuela iruditzen zitzaigula.  Azkenik beste gomendio pare bat proposatu genien gurasoei.

SOBERAK TEAM TALDEKO KIDEEK LAN EGITEKO MODUA
Lan hau burutzeko informazioaren parte bat internetetik atera dugu . Manuela Zubizarreta ikastetxeko web gunetik hartu ditugu bai ordutegia baita egutegia. Txostenaren informazioa ere lortu dugu ikastetxe horretako irakasle eta ikasketa buruarekin hitz eginda, eta jantokiko, autobuseko, eskolaz kanpo ekintzen informazioa gure sormenetik atera dugu. Baliabide hauek batuz, lortu dugu bileran emateko informazioa.
Lan guztia bai grabaketarena bai txostenarena egoki banatuz egin dugu. Bakoitzak bere parte eginez.
Beste aldetik, lan hau egiterakoan taldekide guztiok izan dugu irakaslea izatearen sentsazioa, eta taldean lan eginda, gurasoei hobeto helaraztea informazioa lortu dugu. Oso baliagarria iruditu zaigu irakasle edo tutore baten paperean jartzean, hori izango delako gure lana, eta honelako ariketak erreztasuna hartzeko aukera eman digu.
Azkenik, esan beharra dago ikasi dugula nolakoak diren kurtso hasierako bilerak, eta horrelako lanak graduko lanik interesgarrienak iruditzen zaizkigula, jartzen garelako irakasle baten paperean eta etorkizunerako asko laguntzen digulako. Lana oso baliagarria iruditu zaigu.

2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

ADIMEN ANITZAK

Gai hau aztertzerako garaian, honako puntu edo galdera hauek jorratzea beharrezkoa dela uste dugu:

  • Zein adimen mota daude eta zer da hauetako bakoitza?
Ez dago adimen mota bakarra, adimen mota desberdinak ditugu; Hizkuntza-adimena, Adimen logiko-matematikoa, Adimen espaziala, Adimen gorputzeko-zinetikoa, Adimen musikala, Pertsonarteko adimena, Pertsonaren baitako adimena. Batzuk besteak baino garatuagoak edo hobeto landutagoak. Adimen bakoitzak gauza desberdinetarako balio zaigu, hona hemen adimenen azalpen txiki bat, eta bideo bat.

  • Zeintzuk dira hobekien baloraturik dauden adimen motak?
Ez dago adimen bat besteak baino hobeago baloraturik dagoena. Adimen guztiak bere ezaugarri propioak dituzte, gainera guztiak batera lan egiteko gaitasuna daukate. Adimen bakoitzak bizitzaren arlo ezberdinetarako balio digu. Einstein ez zen izan Michael Jordan baino adimentsuagoa, batek adimen logiko-matematikoa garatuago zeukan eta besteak adimen kinestesikoa.

Hurrengo bideoan azaltzen da laburki kontzeptu hau.

  • Zein da adimentsua eta talentuduna izatearen arteko desberdintasuna?
Pertsonek esan ohi diete lausengu-forma bezala gainerakoei, “burutsua zara” edo “adimentsua zara” eta askotan era bereizezineko bi termino hauek darabiltzate, zein den bien arteko desberdintasuna ez dakitelako. Guztia gorabehera, bai adimenak bai talentuak halako erlazio bat dute haien artean.Hona hemen informaziodun orri bat.
  • Zer eragin du adimen desberdinen garapenak?
Adimen desberdinen garapenak, adimeneko alor batean edo bestean garapen handiago bat eragingo du, honen ondorioz, pertsonek zenbait ekintza garatzeko trebeagoak izango dira eta beste zenbait ekintza egiteko ez dute hainbesteko gaitasuna lortuko.Orri honetan ikusi dezakegu informazioa.
  • Nola garatu daiteke adimen hauetako bakoitza?
Adimen anitzak desberdinak dira eta hauetako bakoitza lantzeko edo garatzeko modu ezberdinak aurki ditzakegu.Adimen mota bakoitzak hau lantzeko metodo propio bat du eta honekin inteligentzia edo adimen hori garatzea lortu dezakegu.Hurrengo blogean ikusi dezakegun bezala ariketa mota ezberdinak egin ditzakegu adimen mota bakoitza landu ahal izateko.

Eskuineko partean agertzen da blogeko adimen bakoitzaren zerrenda.





2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

IRAKASLEEKIN IKASITAKOAREN BATERATZEA

Taldeko kide bakoitzak dagokion irakasle miresgarria hautatu ondoren eta behin irakasle horri elkarrizketa egin ondoren , bakoitzak jasotako jakituria berriak partekatu ditugu taldeko gainontzeko kideekin. Irakasle bakoitzak gutako bakoitzari idei ezberdinak aurkeztu dizkigu, hala ere, hezkuntzaren inguruan idei ugari  bateratuak izan dira, gutariko gehienei adibidez; ume bakoitza bere aldetik ezagutu behar dela esan digute, modu honetan heziketa indibidualizatu bat emateko, izan ere, ume bakoitza ezberdina da eta ezin zaie bi ume berdini hezkuntza ezberdin bat eskaini. Modu honetan konturatu gara, irakasle izateko orduan badaudela zenbait ezaugarri guztiek ere lortu edo ikasi beharko ditugunak. Esan beharra dago, taldekide gehienak oso gustura aritu ginela irakasleari elkarrizketa egiten eta asko ikasi genuela beraiekin hitz egiten. Talde guztiaren iritziz orain arte graduan egin dugun lanik interesgarriena izan da.  Mapa kontzeptualean bakoitzari bere elkarrizketan aipagarriena iruditu zitzaigunaren azalpena egin dugu, beste taldeko kideekin ere konpartitzeko asmoz.

Gure mapa kontzeptualari hausnarketa bat egiteko, lehenik aipatu beharrekoa da, nola banatu izan dugun. Mapa horrela banatu dugu; sei azpi titulu edo gai ezberdinak jarri  ditugu. Lehenengoa istripuetan hartu beharreko jarrera da, bigarrena, hezkuntza berritzailearen kontzeptua da, hirugarrena, izan beharreko ezaugarriak, laugarrena, ikasgaien garrantzia ,bosgarrena  umeekin harreman ona izatea da eta azkena baina ez garrantzi gutxien duena irakaslea izateko beste lan batzuk baliozkoak izan ahal direla esperientzia hartzeko da .Kontuan izan behar dugu kontzeptu guzti hauek, sei irakasle ezberdinen oinarrizko kontzeptuak direla eta batzuetan elkarren artean bat etorri direnez hauek ez ditugu errepikatu.

Pedagogiaren sailean sartuta, ikasleekin pazientzia izan behar dugu ume guztiak berdinak ez direla kontuan izanda, eta tratua horren araberakoa izan beharko dela. Klaseko metodologia eguneratu behar dugu garai soziokulturalari erreparatuz, horretara egokitzeko. Berritzaileak izan behar gara eta horretara teknonologiako aurrerapenak zeintzuk diren eta hezkuntzarako metodologia berrien berri izan behar dugu. Aurrerapenak zeintzuk diren jakin behar dugu eta horrek menperatzean, ikasleei erabiltzen irakatsiko diegu, eguneroko bizitzan erabil dezaten, gizarteari moldatzeko. Beste alde batetik, ikasleek motibatuta egon behar direla eta guk irakasleok izan behar garela motibazioa piztu behar diegunak ohartu gara. Emandako teoria  klase praktikoekin tartekatzea ezinbestekoak da, adibidez ikasleek emandako gaitegiari buruzko gogoeta bat eginez eta bertan sortutako desadostasunak debate baten bidez komentatu. Klase dinamikoagoak sortuz,eta ikasleen parte hartzea bultzatuz haien interesa piztea lortuko da.

Humanistikoari erreparatuz, irakasle batek bere ikasleak ezagutzeko beharra dauka. Ikasle bakoitzak hainbat ezaugarri, gaitasun, ahultasun, etb. ditu besteengandik desberdina egiten diona. Oso lagungarria da irakaslea gauza hauetan erreparatzea, izan ere ume bakoitzarekin jarrera desberdinak hartu behar ditu haien formakuntza aurrera joateko. Gaitasun eta ezaugarri onak bultzatu egin behar ditu irakasleak, ahultasunak eta ezaugarri txarrak ezkutatuz. Horretarako umeek irakaslearenganako konfiantza puntu bat izan behar du, haien gauzak edo eskolaz kanpoko arazoak jakitea ez dator inoiz gaizki umeei laguntzeko, Izan ere, hezkuntza,  pertsonek daukaten edo aurki ditzaketen arazoak bideratzeko formakuntza bezala defini ditzakegu (beste hainbat gauzen artean).

Sozialki hitz eginez gero,irakasleak errespetu guztia jarri behar du ikasleengan eta denak berdintasunean tratatzen ahalegindu behar da. Horretarako,ikasle desberdin edo kanpotarrekin jokaera egokia eduki beharko du beraien kultura errespetatuz.Bestalde,irakasleek ikasleen gurasoekin komunikatu eta hitz egin behar dute,ikasleen egoera ikusi,analizatu eta konpontzen ahalegintzeko.Irakasleek ikasleekin kontaktuan jartzeko hainbat metodo daude,adibidez,arratsalde batean elkartzea hitz egiteko ikasleari buruz.

Amaitzeko, esan beharra daukagu, irakasle batekin hitz egitea oso interesgarria iruditu zaigula taldeko kide denei. Gainera taldekide guztiak gure esperientzia kontatzean oso gai interesgarriak eta erabilgarriak agertu dira, egunen batean guretzako erabilgarriak izatea espero dugu.

KONTZEPTU MAPA



2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Irakaslearekin izandako elkarrizketa

Ez da erraza irakasle bati elkarrizketa egitea,izan ere,ez baikara denekin ondo eramaten.Nahiz eta irakasle batekin ongi eraman,kontaktua galdu dezakezu eta iada harremanik ez izatea posible da.Nik elkarrizketa egin diodan irakaslearekin ongi eramaten naiz eta irakasle bezala paregabea zen.Horregatik,berari deitu eta elkarrizketa egiteko data jarri genuen.

Gauza ugari kontatu zizkidan eta elkarrizketa uste baino azkarrago joan zitzaidan.Bera erlijio ikasgaiko irakaslea izan zen denbora luzean zehar.Ikasgai hau ez da orokorra eta lehen hezkuntzan bakarrik ematen da.Baina ala ere izan ditu bizipen eta esperientzia liluragarriak.

Berak dioenez,irakasle moduan hasi bezain laister,ikasleek atentzio asko jartzen zuten ikasgaiaren inguruan eta ez zuen arazorik izaten irakasteko.Baina urteak aurrera joan ahala,ikasgaiarekiko garrantzia galtzen ari zela eta ikasleek ez ziotela jaramonik egiten kontatu zidan.

Berak orain 63 urte dituenez,eta lehengo irakasteko metodoak ezagutzen dituenez aldaketa handi bat eman dela dio.Lehen irakasleak modu zorrotzago batean irakasten omen zuten eta orain berriz metodo hori aldatu dela dio.

Lehen zigor moduan irakasleek ikasleak jo egiten zituztela kontatu dit,ikasleak beraiek egindako kalteak ordaintzeko helburu gisa.Orain berriz,inork ez duela jotzen eta irakasleak leunagoak direla aitortu zidan.

Zenbait bizipen eta istorio kontatu dizkit elkarrizketan.Elkarrizketa honek asko lagundu dit irakasleen inguruan gehiago jakiteko eta askotan ez gara konturatzen irakasleen lana ez dela erraza.

Hune txarrak onak baino gehiago pasa dituela kontatu zidan.Ikasturtearen hasiera beti dela polita eta eramangarria baina egunak aurrera joan ahala dena sapusten dela eta irakasteko gogo gutxiagorekin joaten zela ikastetxera.

Konklusio gisa,elkarrizketa hau nire onerako da eta irakasleen bizipenetan pentsatzera eraman nau.Irakasle hau beti izango dut eredu bezela,ikasleenganako hurbiltasuna eta eskuzabaltasuna erakusten zuelako behin eta berriz.


2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

Ebarekin izandako elkarrizketa

Hezkuntza formakuntzan bi irakasle izan dira niretzako bide onetik gidatu nautenak eta haien klaseak dibertigarrienak zirenak, taldearekin harreman estua zutelako, eta horrek talde osoaren eta klasekide guztion arreta deitzea lortu zuten. Nerea eta Eba dute izena bi irakasle horiek. Ikasleekin gertuak izatea ikasle guztion irakasle gogokoenak izatea lortu zuten.

Zalantzatan egon nintzen hasieran nor aukeratzeko, baina Eba zerbait berezia izan du beti. Herrikoa izatea ikasleekin abantaila izatea da. Arratsaldeetan kaletik nihoaneaneta irakaslearekin topo egitea niretzako momentu polita zen, niregana etortzen zelako agurtzera eta poltsan gominolak izanez gero beti eskaintzen zizkidan, eta ni poz-pozik gominolak hartzen nituen. Gurasoek zorte handia neukala zioten Eba irakasle izateagatik, hori bai egia, gainera lehen hezkuntza osoa eman zizkidan ingelesa klaseak.

Ebarekin kontaktatzeko ez dut arazorik izan. Herriko ikastetxean lan egiten du eta bertara joan nintzen unibertsitatetik ailegatzean. Ingelesa klasea bukatzen zegoen klaseko atea jo nuenean, momentu horretan oroitzapen asko etorri zitzaizkidan burura, egun politak ziren eskolan pasatutakoak. Klasea bukatzean niregana etorri zen eta hurrengo egunean jantokiko patio orduan elkarrizketa egin ahal zuela esan zidan, eta ahala izan zen hurrengo egunean egin genuen elkarrizketa ingeles klasean. Nik txokolate edalontzi bat edan nuen eta Ebak kafe-esnea, egun gogorra izan baitzuen.

Elkarrizketan, Ebak esan zidan unibertsitatean emandako formakuntza ona dela, baina eskolan klaseak ematen ikasten da garrantzitsuena, praktikan. Arazoei aurre egiten konponbideak aurkituz eta arazo berriak ez izateko lan-teknika berriak praktikan jarriz. Egia esan arrazoia dauka, klaseak ematen dituzuen heinean arazoetatik ateratzea irakasle hobea egiten gaitu eta. Eba praktikei garrantzia handia ematen dion irakaslea da, berak ingelesa klaseetan ikasleei gauza berriak irakastean, hurrengo egunetan antzerkiak egiten ditu ikasleek ikasitako hitzak erabili dezaten. Adibide bat jarri ninduen, janari izenak irakastean, bera dendaria da eta ikasleek zer janari nahi duten esan behar diote arbelean margoztuta dagoen lekuari seinalatuz.

Elkarrizketa bukatzen ari ginela gomendio bat eman zidan Ebak. Eskolan klaseak emango ditudanean ikasleekin harreman gertua izatea, eta haiekin berba asko egitea asteburuetan zer egin duten galdetuz, hori eginez, ikasleak klasean arretaz egotea eta klasean parte hartzea lortuko nuela esanez.

Elkarrizketa ziztu bizian pasa zitzaidan, oso gustura egon ginelako. Eskerrak eman nionean nirekin izandako tratua oso ona izan zelako esaterakoan berak ere eskerrak eman zidan, izandako elkarrizketa oroitzapenak ekarri dizkiolako eta lagungarria izango zaiolako elkarrizketan komentatutakoa.

GURE SUSTRAIAK

Gaur egun ume gehienak hirietan bizi dira eta ez dute naturaren eta haien inguruko benetako munduaren ezaguera handirik. Bideojokoak, ordenagailuak eta modu honetako ekintzetan aritzen dira eta garai batean umeetan gu geu aritzen gineneko jolasak eta haiekin lortzen genituen naturaren inguruko jakituria galtzen doaz. Gure ustez umea bere ingurua ezagutzea ezinbestekoa da, izan ere, badaude ume batzuen kasuan zeintzuetan ahien gurasoek galdetu dieten nondik datorren egunerokotasunean edaten dugun esnea eta erantzun egokia ematen jakin ez dutenak ere. Arazo edo errealitate honi aurre egiteko, mendi ekintzak gehiago sustatzen dituen eta naturarekin kontaktu zuzenagoa izango duen hezkuntza metodologia bat aurkeztu nahi dugu, “baserri eskolak”.
Hezkuntza metodologiko honek umeen naturarekin esperientzian eta parte hartzean du oinarria, hau da, umeak berak natura behatzearen, bertan jolastearen eta klaseko ekintzak sustatzearen eraginez, lortuko ditu bilatzen ari garen jakituria edo naturaren inguruko ezaguera horiek.
Baserri eskoletan bilatzen de onura, klasean modu teoriko batean landutako gaiak baserri-eskolan finkatzea eta hobeto asimilatzea modu praktiko edo bizian gauzatuz. Gainera natura inguruetara irteera gehiago sustatzen dira umeek haien inguruan dauden natura ingurune zein natura bera hobeto ezagutu dezaten.

Eskola hauetan, umeari eman nahi zaio hezkuntzaren paper nagusia. Bertan umeen animaliak zaintzen ikasiko dute, baina baita hauek ezagutzera. Lurra lantzen, baratzaren ezagupena eta fruta arbolen ezagupen eta hezkuntza ere izango dute.
Baina jakintza hauek hartzea ez da ikaskuntza metodologia honen gauzarik garrantzitsuena, erlazio sozialak  naturaren bitartez sustatzen dira eta beraz erlazio sozialak izateko erraztasunak lortzen dira, ikerkuntzaren eta balorazio kritikoaren sustapena ere bultzatzen dituelarik.
Umeak talde txikietan banatzen dira baserri-eskolako ekintza ezberdinetan zehar bakoitzari ahalik eta hezkuntza indibidualizatuena ematen saiatuz, modu honetan esperientzia ezberdinen eta ekintzen aprobetxamendu handiago bat lortzen dugularik.
Zenbait talde dinamika erabiltzen dira, irakasleak bizi komunikatibora bultzatuz, eta taldeko ikasleen parte hartzeaz eta adierazpen askatasuna izan dezaten arduratzen dira, talde gaien inguruan.

Guzti hau etorkizun baterako plan hipotetiko bezala ikusi dezakegunez beste zertxobait egitea ere erabaki dugu; Oraintsu egin izango genezaken zerbait izango litzateke eta
hau ideia sinple eta erraz bat bezala ikusten dugu.Ideia hori umeekin naturara txango edo ikasketa ibilaldiak egitea izango litzateke Bidaia edo irteera hauen bidez sustatuko genukeena zera izango litzateke, lehenik mendian dauden arriskuak finkatzea eta argi izatea, denak ematen baitu polita zerbait gertatu arte, eta beste aldetik mendiak dituen onurak aprobetxatzeko gaitasuna ere sustatuko genuke.

Lehen esan dudan bezala oso garrantzitsua deritzogu mendiak dituen arriskuak errealak direla ohartaraztea umeei eta hauetaz hitz egitea.Horrelako arrisku batzuk izan lezakete perretxiko on eta txarren arteko bereizketa, belar pozoitsuak eta onen arteko bereizketa eta azkenik, baina ez garrantzi gutxiagorekin mendiaren lurzoruaren azterketa, hau leku askotan, arriskutsua izan dezakeelako hainbat arrazoi ezberdinengatik, hala nola, luperia eremu bat, lur labainkorreko eremu bat…Hauen berri emateak garrantzia duela uste dugu.

Bestetik naturak ematen dizkigun onurak aprobetxatzen ere irakasteak baliagarritasuna izan dezakeela uste dugu adibidez, bertatik janaria lortzen jakin, belar medizinalak ezberdintzen jakin…
guzti hau oso garrantzitsua den eƱean, beste gauza askoren garrantzia azaltzeko beharrean sentitzen gara.Naturak nolabait heziketa berezi bat eman ahal digu bizitzako beste arlo batzuetan  ondoren aprobetxagarriak izango direnak, horren erakusle izan daitezke honako batzuk: Laguntasuna, elkarren arteko laguntza eta bizikidetza.Beste bat gauzen aurrean izan beharreko ikuspegi kritikoaren garapena izango litzateke, naturak askotan engainatu egin ahal gaituelako eta hor garrantzi asko duelako aurreikusteak edo ongi interpretatzeak,hau kaleko bizitzan ere oso garrantzi handia hartzera heldu daiteke.

Azkenik aipagarria deritzogu gaur egungo gizarteak jasaten duen metamorfosia, gero eta garrantzi gutxiago emanez naturari eta gero eta garrantzi gehiago emanez teknologiari eta gauza birtualei.Azken baten naturak eman dizkigu gaur egun gauden lekura heltzeko baliabide guztiak eta orain honi lepoa ematen ari gatzaizkio hau puskatzen ari garelarik oharkabeki.

METODOLOGIA
  • Motibazioa; proposatutako ekintzen inguruan, ahien garapen ebolutiboaren etaparako ekintza egokiak eta erakargarriak aukeratuz
  • Umearen eta naturaren arteko kontaktu zuzena; klaseetan zehar atal praktikoak eta irteerak eginez.
  • Klasea ez da informazio transmisioan oinarrituko, esperimentazio eta ikerkuntzan baizik, beraz umea hezkuntzako prozesuaren protagonistatzat utziko du, irakaslea bigarren plano batean geratuz orientatzeko funtzioaz.
  • Indibidualizazioa, ume edo ikasle kopuru txikia egoteak, bakoitzaren jarraipen eta pertsonalizatua egiteko aukera ematen digu, ume bakoitzaren ikaskuntza erritmoa jarraitu dezakegularik.
  • Globalizazioa,Prozesu handien inguruan egiten dugu lan behin eta berriz eta ez ekintza isolatuen inguruan, honek errealitatearen ikuspegi zabala izateko aukera ematen digu.
  • Sozializazioa, talde lana sustatuz, kideekin elkarrekintza eta solidaritatea sustatzen duelarik.