Zalantzatan egon nintzen hasieran nor aukeratzeko, baina Eba zerbait berezia izan du beti. Herrikoa izatea ikasleekin abantaila izatea da. Arratsaldeetan kaletik nihoaneaneta irakaslearekin topo egitea niretzako momentu polita zen, niregana etortzen zelako agurtzera eta poltsan gominolak izanez gero beti eskaintzen zizkidan, eta ni poz-pozik gominolak hartzen nituen. Gurasoek zorte handia neukala zioten Eba irakasle izateagatik, hori bai egia, gainera lehen hezkuntza osoa eman zizkidan ingelesa klaseak.
Ebarekin kontaktatzeko ez dut arazorik izan. Herriko ikastetxean lan egiten du eta bertara joan nintzen unibertsitatetik ailegatzean. Ingelesa klasea bukatzen zegoen klaseko atea jo nuenean, momentu horretan oroitzapen asko etorri zitzaizkidan burura, egun politak ziren eskolan pasatutakoak. Klasea bukatzean niregana etorri zen eta hurrengo egunean jantokiko patio orduan elkarrizketa egin ahal zuela esan zidan, eta ahala izan zen hurrengo egunean egin genuen elkarrizketa ingeles klasean. Nik txokolate edalontzi bat edan nuen eta Ebak kafe-esnea, egun gogorra izan baitzuen.
Elkarrizketan, Ebak esan zidan unibertsitatean emandako formakuntza ona dela, baina eskolan klaseak ematen ikasten da garrantzitsuena, praktikan. Arazoei aurre egiten konponbideak aurkituz eta arazo berriak ez izateko lan-teknika berriak praktikan jarriz. Egia esan arrazoia dauka, klaseak ematen dituzuen heinean arazoetatik ateratzea irakasle hobea egiten gaitu eta. Eba praktikei garrantzia handia ematen dion irakaslea da, berak ingelesa klaseetan ikasleei gauza berriak irakastean, hurrengo egunetan antzerkiak egiten ditu ikasleek ikasitako hitzak erabili dezaten. Adibide bat jarri ninduen, janari izenak irakastean, bera dendaria da eta ikasleek zer janari nahi duten esan behar diote arbelean margoztuta dagoen lekuari seinalatuz.
Elkarrizketa bukatzen ari ginela gomendio bat eman zidan Ebak. Eskolan klaseak emango ditudanean ikasleekin harreman gertua izatea, eta haiekin berba asko egitea asteburuetan zer egin duten galdetuz, hori eginez, ikasleak klasean arretaz egotea eta klasean parte hartzea lortuko nuela esanez.
Elkarrizketa ziztu bizian pasa zitzaidan, oso gustura egon ginelako. Eskerrak eman nionean nirekin izandako tratua oso ona izan zelako esaterakoan berak ere eskerrak eman zidan, izandako elkarrizketa oroitzapenak ekarri dizkiolako eta lagungarria izango zaiolako elkarrizketan komentatutakoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina