Pasa den sapatuan Etxebarriko eskolan "Manuela Zubizarreta" ikastetxe publikoan izan nuen gorputz hezkuntzako irakaslearengana joan nintzen elkarrizketa bat izateko asmoz, honen izena Joxe Arruabarrena da, eta bizi guztia darama Gorputz hezkuntzako irakasle izaten.Elkarrizketa egiteko lehenik txirrinduak hartuz bueltatxo bat ematera joan ginen, lotsak alde batera uzteko gehienbat, eta galderak inungo beldurrik gabe egiteko.
Elkartu ginenean, zerbat lotsaturik izan nintzen arren, txirrinduekin bueltatxo bat eman ondoren, eta oraingo gure arteko berrien berri emandakoan, gauzak lasaixeago ezarri ziren eta elkarrizketari ekin genion.
Elkarrizketa horretan gauza askotaz hitz egin genuen, nire maisu izan zeneko garai haietaz gain, bere irakasle esperientziak, ideologiak hezkuntzaren aurrean, bere txikitako asmoak...Beraz, oraingo artikulu honetan, elkarrizketa honek eman dituen zatirik mamitsuenak edo interesanteenak idatziko ditut.Baina hori egin aurretik nire irakasle honenganako mirespena azaldu nahi dut.Batik-bat, irakasle honek, nire bizitza arrunterako balore asko erakutsi dizkit, hala nola, laguntasuna, apaltasuna, kirolaren garrantzia bizi osasuntzu bat izateko, eta are gehiago , kirolaren garrantzia biziko arazoak aurrera eramateko orduan.
Lehenik ni ikasle izan ninduen garaiko pasarteei buruz hitz egin genuen, eta oso xarmangarria iruditu zitzaidan momentu haiek burura ekartzea, eta ikustea berak ere nire presentziaz gozatu egin zuela jakitea.Bera izan zen, nire kasuan behintzat, kirolak dakartzan balore guztiak barneratu zizkidana, eta hauek oraindik ez ditut ahantzi.Bere ustez heziketa egoki bat aurkitzerako orduan, elkarren arteko harremanen egonkortasuna beharrezko dela erakutsi zidan, liskarrak sortzen diren uneetan denetarako gabeziak agertzen zirela esanez.Horretarako adibide bezala nire ikasgelako mutiko bati buruz hitz egin zidan.Ikasle honek etxean gabezia asko zituela esan zidan gurasoen partetik, aita gartzelan zuelarik eta amak lana egin behar zuelarik.Ume honek heziketa prozesuan afektiboki izan zuen gabeziaren ondorioak erakutsi zituen eta ez zen beste umeak egiten zuten gauza berdinak egiteko gauza.Beraz egoera horren ondorio bezala esan zidana oso esanguratsua iruditu zitzaidan; bere ustez ariketa fisikoaren eta gehienbat jolasen bidez elkarrenganako harreman horiek, sendotu egin zitzakeela esan zuen eta horrek, ondoren, ondorio onak izango zituen heziketa prozesuan.
Bere ikuspuntu hori ikusi ondoren eta adostasuenan jarri ondoren berarekin, Joxek bere irakaskuntza bideko momenturik gogoangarrienak ere kontatu zizkidan, eta kasu berezi bat kontatu zidan.Kasu hau ume baten kasu berezi bat izan zen, ume honi bere gurasoak auto istripu bat izan ondoren biak hil egin zitzaizkion, gertakari honek ume honen heziketa kasua oso berezia izatea ekarri zuen, umeak oso gogorki eutsi zion bere gurasoen heriotzari eta Joxek kontatu zidanez 11 urteko ume honek soilik heziketa fisikoko klaseetara joan nahi izaten zuen, hemen guztiaz ahaztu egiten baitzen eta momentu batez dena ahazten baitzuen, bakarrik jolastean zentratuz, eta buruan zuen golpe hurari lasaiune bat emanez. Hau ikusirik Joxek ume honi laguntzea erabaki zuen eta arrastietan kirola egitera bultzatu zuen, bazekielako horrela bere gurasoen heriotza ahaztu ez, baina, behintzat momentu batez apartatu egingo zuela.Joxe txirrindularitzaren amorratu sutsu bat zenez eta hau praktikatzea oso gogoko zuenez, txirrindularitza eskola bat sortzea erabaki zuen.Eskola horretan sartu zuen ume hura, berarekin are denbora gehiago pasatuz eta erlazio afektibo handiago eta sendoago bat sortuz. Gaur egun ume triste hura txirrindularitzan borrokatzen jarraitzen du bere ametsak betetzeko asmoz eta Joxerekin oraindik harreman estua izaten jarraitzen du.Esan daiteke kirolak pertsonan honen bizitzan oso inportantzia handia eta berebizikoan izan duela.
Joxek guzti hau erantzun ondoren nire irakaskuntza ikastearen zergatia galdetu zidan, eta nire erantzuna "batik bat umeen heziketa modua ikasi eta ondoren irakatsi nahi dudalako" esan nion "hainbat balore transmititu ditzakedala uste dudalako eta umeak oso gustuko ditudalako" erantzun nion.Berak nire ideia hori miresten zuela esan zidan eta zorte ona desio zidala esan ondoren elkarrizketari bukaera bat eman genion eta bakoitza bere etxera joan ginen.Bakoitzak zertxobait ikasi zuelarik bestearengandik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina