2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

HEZKUNTZA ETA ELIKADURA

Ikasle gehienek, ea gogotsu gosaldu duten galdetzen dietenean, baietz erantzuten dute askotan erantzuna gezurra delarik. Hezkuntza eta elikadura eskutik doazen arloak dira, beraz otorduak eta bereziki gosaria ikaskuntza on baten oinarriak dira.


Elikaduraren helburu orokorra honako hau da: oinarrizko gaitasunak eskuratzea elikadura-ohitura osasungarriak izateko eta elikagaiak hautatzeko garaian irizpide arduratsuen bidez gidatzeko. Beraz, elikadura on batekin ikasleek haien garapen pertsonalerako eta herritar aktibo bihurtzeko beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunak landuko dituzte, eskola-curriculumaren oinarrizko lau zutabeetan oinarrituta: jakiten ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea.
Horretarako, kontsumitu beharreko elikagaiak modu arduratsuan eta kritikoan hautatzeko eta bizi osoan elikadura ohitura osasungarriak garatzeko behar diren jakintza, trebetasun, abilezia, jarrera eta balioz baliatuko dira.



Klasean hainbat ordu ematen ditugu eta eserita edo ekintza fisikorik egin ez arren, energia kantitate handia xahutzen dugu. Horregatik beharrezkoa da ondo gosaltzea edota hamaiketako on bat eramatea.
Hiru elikagai mota daude: plastikoak (atzealdea gorria dutenak), gorputzeko ehunak osatzeko ezinbestekoak; erregulatzaileak (atzealdea berdea dutenak),elikagai hauei esker hartutako nutriente edo mantenugaiak modu egokian erabiliko ditugu; eta elikagai energetikoak (atzealdea horia dutenak), ikasle batentzat garrantzitsuenak diren elikagai multzoa, izan ere, hauek eguneroko zereginak betetzeko energia ematen digute, hau da, lan egiteko, jateko, ikasteko, korrika egiteko, hotzetik babesteko,...

Elikadura osasuntsu eta orekatu bat izanez gero, garapen fisiko eta intelektual hobea lortuko dugu. Baina hau lortzeko haurtzaroan daukazun elikadura eta nutrizioa ezinbestekoa da.
Haurren garunaren funtzionamendua egokia izan dadin, haurtzaroan bitamina B,E,C zenbait gatz mineral, oligoelementuak eta gantz-azidoak kontsumitu behar dituzte. Pertsona guztiok behar ditugu bitaminak eta mineralak gure garuna erne egoteko, informazioa memorizatzeko eta gauzak gogoratzeko. Azken finean eskolan errendimendu ona izateko eta jarduera eraginkorrak egiteko.
Horregatik lotura oso estua daukate hezkuntza eta elikadura. Elikadura egokia jasotzen ez duen umea nekea askoz lehenago pairatzen du, estimuluen aurrean erantzuteko askoz denbora gehiago behar du , eta bere kapazitatea asko gutxitzen da. Berebiziko garrantzia daukate gurasoek,tutoreek,irakasleek edo familiako kideek . Pertsona hauek dira jaterako orduan haurren jokabidea kontrolatu behar dutenak eta ohitura osasuntsuak irakatsi behar dietenak.
Heziketa sakona behar da janari eta elikagaiei buruz jendeak ikas dezan zein diren gure organismorako aproposak eta zeintzuk kaltegarriak eta alboratzekoak, baino aholku sinple batzuk jarraituz asko hobetu daiteke haurren elikatzeko forma. Ona hemen jarraitu beharrekoak:
1.    ekidin: gozogintza industriala, haragi oso koipetsuak,
2.    mugatu: txerrikiak, hestebeteak, arrautzak, esne eta esnekiak,
3.    derrigorrez kontsumitu: fruta, barazkiak, arraina, oliba-olioa,
4.    ez ahaztu jan orduetatik aparte umeek jaten dituzten “snacks”-ak.


Interesgarria iruditu zaigu gai hau, azken finean elikadura erlazio sendoa dauka pertsonen garapenean eta gaitasunetan.Garrantzia handia eman behar zaio elikadurari txikitatik. Gurasoek zein irakasleek ohitura osasungarriak irakatsi behar diete haurrei. Horretarako behartu behar diete hamaiketakoa eramatera. Baino uste dugu guraso askok ez dutela elikaduraren inguruko informazio nahikorik eta oso ideia ona izango litzatekeela formakuntza saio edo hitzaldi batzuk egotea gurasoek elikaduraren inguruan pixka bat gehiago jakiteko. Hori uste dugu hobetuko lukeela haurren osasuna eta ikasteko gaitasuna. Beraz proposatzen duguna Hezkuntza-zentroak elikadura on bati buruzko informazio elkarrizketa hauek aurrera eramatea da.

Gai honetaz zeozer genekien baina gure jakintza handiagoa izateko hainbat orrialde web kontsultatu ditugu, hala nola: elikadurari buruzko informazio gida bat eta “Una mala alimentacion afecta en el rendimiento escolar” deituriko documentu batean, slideshare-n dagoena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina