Taldeko kide bakoitzak dagokion irakasle miresgarria
hautatu ondoren eta behin irakasle horri elkarrizketa egin ondoren , bakoitzak
jasotako jakituria berriak partekatu ditugu taldeko gainontzeko kideekin.
Irakasle bakoitzak gutako bakoitzari idei ezberdinak aurkeztu dizkigu, hala
ere, hezkuntzaren inguruan idei ugari bateratuak izan dira, gutariko
gehienei adibidez; ume bakoitza bere aldetik ezagutu behar dela esan digute,
modu honetan heziketa indibidualizatu bat emateko, izan ere, ume bakoitza ezberdina
da eta ezin zaie bi ume berdini hezkuntza ezberdin bat eskaini. Modu honetan
konturatu gara, irakasle izateko orduan badaudela zenbait ezaugarri guztiek ere
lortu edo ikasi beharko ditugunak. Esan beharra dago, taldekide gehienak oso gustura
aritu ginela irakasleari elkarrizketa egiten eta asko ikasi genuela beraiekin
hitz egiten. Talde guztiaren iritziz orain arte graduan egin dugun lanik
interesgarriena izan da. Mapa kontzeptualean bakoitzari bere
elkarrizketan aipagarriena iruditu zitzaigunaren azalpena egin dugu, beste
taldeko kideekin ere konpartitzeko asmoz.
Gure mapa kontzeptualari hausnarketa bat egiteko,
lehenik aipatu beharrekoa da, nola banatu izan dugun. Mapa horrela banatu dugu;
sei azpi titulu edo gai ezberdinak jarri ditugu. Lehenengoa istripuetan
hartu beharreko jarrera da, bigarrena, hezkuntza berritzailearen kontzeptua da,
hirugarrena, izan beharreko ezaugarriak, laugarrena, ikasgaien garrantzia ,bosgarrena
umeekin harreman ona izatea da eta azkena baina ez garrantzi gutxien
duena irakaslea izateko beste lan batzuk baliozkoak izan ahal direla
esperientzia hartzeko da .Kontuan izan behar dugu kontzeptu guzti hauek, sei
irakasle ezberdinen oinarrizko kontzeptuak direla eta batzuetan elkarren artean
bat etorri direnez hauek ez ditugu errepikatu.
Pedagogiaren sailean sartuta, ikasleekin pazientzia
izan behar dugu ume guztiak berdinak ez direla kontuan izanda, eta tratua
horren araberakoa izan beharko dela. Klaseko metodologia eguneratu behar dugu
garai soziokulturalari erreparatuz, horretara egokitzeko. Berritzaileak izan
behar gara eta horretara teknonologiako aurrerapenak zeintzuk diren eta
hezkuntzarako metodologia berrien berri izan behar dugu. Aurrerapenak zeintzuk
diren jakin behar dugu eta horrek menperatzean, ikasleei erabiltzen irakatsiko
diegu, eguneroko bizitzan erabil dezaten, gizarteari moldatzeko. Beste alde
batetik, ikasleek motibatuta egon behar direla eta guk irakasleok izan behar
garela motibazioa piztu behar diegunak ohartu gara. Emandako teoria klase
praktikoekin tartekatzea ezinbestekoak da, adibidez ikasleek emandako
gaitegiari buruzko gogoeta bat eginez eta bertan sortutako desadostasunak
debate baten bidez komentatu. Klase dinamikoagoak sortuz,eta ikasleen parte
hartzea bultzatuz haien interesa piztea lortuko da.
Humanistikoari erreparatuz, irakasle batek bere
ikasleak ezagutzeko beharra dauka. Ikasle bakoitzak hainbat ezaugarri,
gaitasun, ahultasun, etb. ditu besteengandik desberdina egiten diona. Oso
lagungarria da irakaslea gauza hauetan erreparatzea, izan ere ume bakoitzarekin
jarrera desberdinak hartu behar ditu haien formakuntza aurrera joateko.
Gaitasun eta ezaugarri onak bultzatu egin behar ditu irakasleak, ahultasunak
eta ezaugarri txarrak ezkutatuz. Horretarako umeek irakaslearenganako
konfiantza puntu bat izan behar du, haien gauzak edo eskolaz kanpoko arazoak
jakitea ez dator inoiz gaizki umeei laguntzeko, Izan ere, hezkuntza,
pertsonek daukaten edo aurki ditzaketen arazoak bideratzeko formakuntza
bezala defini ditzakegu (beste hainbat gauzen artean).
Sozialki hitz eginez gero,irakasleak errespetu guztia
jarri behar du ikasleengan eta denak berdintasunean tratatzen ahalegindu behar
da. Horretarako,ikasle desberdin edo kanpotarrekin jokaera egokia eduki beharko
du beraien kultura errespetatuz.Bestalde,irakasleek ikasleen gurasoekin
komunikatu eta hitz egin behar dute,ikasleen egoera ikusi,analizatu eta
konpontzen ahalegintzeko.Irakasleek ikasleekin kontaktuan jartzeko hainbat
metodo daude,adibidez,arratsalde batean elkartzea hitz egiteko ikasleari buruz.
Amaitzeko, esan beharra daukagu, irakasle batekin hitz egitea oso interesgarria iruditu zaigula taldeko kide denei. Gainera taldekide guztiak gure esperientzia kontatzean oso gai interesgarriak eta erabilgarriak agertu dira, egunen batean guretzako erabilgarriak izatea espero dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina