2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

NIRE IRAKASLEA IZAN DENAREKIN ELKARRIZKETA

Pasa den asteartean Koldo Mitxelena institutura joan nintzen 31. taldeko beste ikaskide batekin, betidanik gure Gorputz Heziketako irakaslea izan denarekin elkarrizketatxo bat izateko asmoz. Irakasleak Lontxo deiturikoa, oso gustura onartu zuen gure gonbidapena eta ordubetez gutxi gora behera egon ginen hizketan haren mintegian. 

Hasiera batean prestatutako galderak egiten genizkion eta berak erantzuten zituen, baina denbora aurrera joan ahala hirurok gusturago sentitzen ginen eta generaman gidoiari kasurik ez egiten bukatu genuen. Azkenik denbora falta sentsazio batekin bukatu genuen baina irakasleak klasea eman behar zuen eta elkarrizketa bertan behera utzi genuen.

Lontxo klaseak ematen eta umeekin egoten aditua da jadanik. Txikitatik hezkuntzaren arloan parte hartu nahi zuela argi zeukan eta horretarako IVEF-eko karreran sartu egin zen. Ikasketak amaitzerakoan 1992/93-ko krisia jasan izan behar zuen, momentu zailak izan ziren lan urritasuna zela medio baina azkenik 94ko erreformaren ondorioz Lehen Hezkuntzako zerrendetan izena eman zuen. Ikastetxe pribatu batean egon ondoren Koldo Mitxelena institutuan sartu egin zen irakasle moduan eta bertan ere zuzendari moduan aritu egin zen (azkenengo postu hau urte zailetan sailkatu egin zuen).

Objetibotasunaren inguruan ere hitz egin genuen. Pertsona guztiak berdin baloratzen zituen galdetu nionean ez nekien ondo edo txarto erantzungo zidan galdera konprometitua zelako, baina bera lasai askoz objektiboa izaten saiatzen dela erantzun zidan. Hala ere, beti daude ikasle gustukoagoak haien jarreragatik edo dena delakoa.

Momentu serioak ere izan genituen fakultate inguruari buruz hitz egiten hasi ginenean. Praktiketei eta esperientziari ematen dio garrantzi gehien. Egia esanda harekin bat nator fakultateko ikasleen %80a irakasle izateko gaitasunak ez dituztela aipatzerakoan. Honen arrazoia fakultatean klase praktiko gutxi edo balio gutxikoak direlako. Irteera bat bilatzen saiatu ginen eta bururatu zitzaigun gauza bakarra fakultatean praktika moduan klase formal bat umeei ematea izan zen. Izan ere, irakasle on batek formakuntza egokia, bokazioa eta inteligentzia emozionala izan behar ditu, azkenengo hau bakoitzak dituen ikasleak ezagutzeko eta ulertzeko.

Gorputz Heziketa arloari buruz hitz egitekotan beste herrialde batzuei erreparatu genion ondorioak ateratzeko. Finlandian eta Frantzian adibidez astean hiru ordutan gutxienez ematen dute ikasgai hau. Hemen aldiz gero eta garrantzi gutxiago ematen ari zaio, DBH-n astean bi ordu ematen dira eta Batxilergoan soilik hautazko ikasgai bezala agertzen da. Honen errudunak bi dira; alde batetik, irakasle berak ditugu, izan ere batzuk “libreki” doaz, hau da, ez dute ezarritako programa jarraitzen eta erresenera jotzen dute, materiala atera eta umeak nahi dutenera jolastea. Beste alde batetik gizarte eta Hezkuntza Sistema ditugu, ikasgai honen garrantziaz gehiago aritu behar zirelako, kirola eta osasuna bultzatuz.

Agurtzeko momentua heltzerakoan balorazio motz bat egin genuen. Oro har gustura egon ginen eta tarte honetan Lontxorekin partekatutako informazioa eta bizipenak, etorkizun batean baliagarria izatea nahiko zuela aipatu zigun.

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Ez zait argi geratzen nortzuk diren "gu" horren osagarriak

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu