Pasa den asteartean Koldo Mitxelena institutura joan nintzen 31. taldeko beste ikaskide batekin,
betidanik gure Gorputz Heziketako irakaslea izan denarekin elkarrizketatxo bat izateko
asmoz. Irakasleak Lontxo deiturikoa, oso gustura onartu zuen gure gonbidapena
eta ordubetez gutxi gora behera egon ginen hizketan haren mintegian.
Hasiera batean prestatutako galderak egiten
genizkion eta berak erantzuten zituen, baina denbora aurrera joan ahala hirurok
gusturago sentitzen ginen eta generaman gidoiari kasurik ez egiten bukatu
genuen. Azkenik denbora falta sentsazio batekin bukatu genuen baina irakasleak
klasea eman behar zuen eta elkarrizketa bertan behera utzi genuen.
Lontxo klaseak ematen eta umeekin egoten aditua
da jadanik. Txikitatik hezkuntzaren arloan parte hartu nahi zuela argi zeukan
eta horretarako IVEF-eko karreran sartu egin zen. Ikasketak amaitzerakoan
1992/93-ko krisia jasan izan behar zuen, momentu zailak izan ziren lan
urritasuna zela medio baina azkenik 94ko erreformaren ondorioz Lehen
Hezkuntzako zerrendetan izena eman zuen. Ikastetxe pribatu batean egon ondoren
Koldo Mitxelena institutuan sartu egin zen irakasle moduan eta bertan ere
zuzendari moduan aritu egin zen (azkenengo postu hau urte zailetan sailkatu
egin zuen).
Objetibotasunaren inguruan ere hitz egin genuen.
Pertsona guztiak berdin baloratzen zituen galdetu nionean ez nekien ondo edo
txarto erantzungo zidan galdera konprometitua zelako, baina bera lasai askoz
objektiboa izaten saiatzen dela erantzun zidan. Hala ere, beti daude ikasle
gustukoagoak haien jarreragatik edo dena delakoa.
Momentu serioak ere izan genituen fakultate
inguruari buruz hitz egiten hasi ginenean. Praktiketei eta esperientziari
ematen dio garrantzi gehien. Egia esanda harekin bat nator fakultateko ikasleen
%80a irakasle izateko gaitasunak ez dituztela aipatzerakoan. Honen arrazoia
fakultatean klase praktiko gutxi edo balio gutxikoak direlako. Irteera bat
bilatzen saiatu ginen eta bururatu zitzaigun gauza bakarra fakultatean praktika
moduan klase formal bat umeei ematea izan zen. Izan ere, irakasle on batek
formakuntza egokia, bokazioa eta inteligentzia emozionala izan behar ditu,
azkenengo hau bakoitzak dituen ikasleak ezagutzeko eta ulertzeko.
Gorputz Heziketa arloari buruz hitz egitekotan
beste herrialde batzuei erreparatu genion ondorioak ateratzeko. Finlandian eta
Frantzian adibidez astean hiru ordutan gutxienez ematen dute ikasgai hau. Hemen
aldiz gero eta garrantzi gutxiago ematen ari zaio, DBH-n astean bi ordu ematen
dira eta Batxilergoan soilik hautazko ikasgai bezala agertzen da. Honen
errudunak bi dira; alde batetik, irakasle berak ditugu, izan ere batzuk
“libreki” doaz, hau da, ez dute ezarritako programa jarraitzen eta erresenera
jotzen dute, materiala atera eta umeak nahi dutenera jolastea. Beste alde
batetik gizarte eta Hezkuntza Sistema ditugu, ikasgai honen garrantziaz gehiago
aritu behar zirelako, kirola eta osasuna bultzatuz.
Agurtzeko momentua heltzerakoan balorazio motz
bat egin genuen. Oro har gustura egon ginen eta tarte honetan Lontxorekin
partekatutako informazioa eta bizipenak, etorkizun batean baliagarria izatea
nahiko zuela aipatu zigun.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
Ez zait argi geratzen nortzuk diren "gu" horren osagarriak
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.