2014(e)ko urriaren 3(a), ostirala

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA


La Educación Prohibida” pelikula dokumentala euskaraz Debekatutako Hezkuntza izenekoa, errespetuan, askatasunean eta ikasketan zentratuta dagoena. Pelikulan, Espainian eta Latino Amerikan hezkuntza sailean ematen den ikasteko metodoa edo sistema nolakoa den erakusten digu. German Doin da La Educación Prohibida”-ren sortzailea, 2009an YouTube orrian film labur bat eskegitzeko asmoz hasieran, proiektu bat hasi zuen eta azkenik filma egin zuen laguntzaile batzuen laguntzarekin.

Filmean hainbat elkarrizketa eta hausnarketa jasotzen ditu gaur egun eskolan ematen den hezkuntzari buruz gogoeta bat egiteko, non ematen den hezkuntza ez dela egokia aipatzen da. Hezkuntza hobetzeko ideia bat ematen dute elkarrizketetan parte hartzen dutenek, Aristotelesek esandako esaldia erabiliz: “Lo que tenemos que aprender lo aprendemos haciendo”.
Pelikulan parte hartzen dutenek argi utzi digute hezkuntza bide okerrean dagoela. Izan daiteke konponbide bat estudiatzea alde batera uztea eta “Hacer para aprender” metodoa erabiltzea eskolatan umeek logika hobetzeko eta gaitasun berriak lortzeko?


Taldeko kideak, pelikula ikusi ondoren, honen inguruko iritzia ematen aritu gara, eta guztiak ere film honetan agertzen diren ideiak guztiz zuzenak direla uste dugu. Izan ere, gutako gehienek gure azalean bertan bizitakoak izan bai dira filmean aipatzen diren zenbait gai, adibidez; Gauzak  memoriaz ikasi behar izatea, inongo logikarik bilatu ez diegun gaien inguruan, eta noski,  normala den moduan, gaur egunean ez ditugu jakintza haietatik erdia ere gogoratzen.

Pelikulan ikusten diren ikasleak leku ezberdinetakoak direnak: Txile, Argentina, Ekuador, Espainia... guztiek ere arazo berdina dute klasean aspertu egiten dira eta gogo faltan  joaten dira eskolara. Baina, hau ez da harritzekoa, izan ere, ez dute klase praktikorik eta teorian irakasten zaien guztia zertarako balio izango zaien ez dute ikusten.



Gauzak egiten ikasten dira, eta beraz ikasgelatan praktikak egitea ezinbestekoa izango da hezkuntza on bat izateko. Gainera umeek askatasun emozionala izan beharko lukete, modu honetan haien iritzi eta kezkak azalduz eta gelako egoera erosoagoa bihurtuz. Norberak bere iritzi eta jarrera propioa izateko eta defendatzeko eskubidea duela uste bai dugu.

Filmak salatzen duen moduan, gaur egungo hezkuntza ez digu ikasleei gure gaitasun guztiak garatzen usten. Izan ere, irakasleak, aurretik prestatuta dituzten irakasgaiak irakastera oinarritzen dira. Klasean "txapa" bota, honen inguruko azterketa teorikoa burutu eta listo.

Esaera Txinatar honek esaten duen moduan: "Dime algo y lo olvidaré. Enséñame algo y lo recordaré. Déjame hacerlo solo y lo aprenderé."

Beraz, argi daukaguna da, ez gaudela agur egunean dagoen hezkuntza sistemarekin bat ere ados , azterketa baterako memorizatzen dugulako roboten moduan eta azterketa pasa eta hilabetera ez daukagu jakituria horren arrastorik ere. Esaerak oso ondo esaten duenez, gauzak eginez eta praktikan jarriz ikasten dira eta dudarik gabe horixe da gaur egungo hezkuntzak hobetzeko duen alor handietako bat.

Honek esan nahi du, irakasle izan behar garen gutako bakoitzak, egiteko ikaragarri handia daukagula gaur eguneko ikastetxeetan; alde batetik, praktikaldiak sustatzeko eta bestetik, umeengan askatasun emozionala eta iritzi propioa bultzatzeko eta indartzeko.

"La educacion prohibida" filmaren aurkako kritika ugari aurkitu ditugu baina guretzat garrantsitzuenak direnak hauek dira:
Lehenengo artikuluan esaten den ia guztiarekin ados gaude, hala nola, eskola publikoa behin eta berriz iraintzen ari da bideoa eta ez ditu eskola publikoak dituen alderdi onak kontutan hartzen. Esan genezake film honen  helburua eskola publikoa gaizki uztea dela eta beste motatako soluzio batzuk daudela eskola publikoa beharrean.

Beste artikulu honen kritikak ere asko gustatu zaizkigu: Artikulu honek kritika ugari egiten ditu baina garrantsitzuena iruditzen zaiguna hau da, bideoan dena berritzearen alde daude eta oraingo eskola publikoen aurka. Mundu berritzaile bat nahi dute,oraingo hezkuntza alde batera utziz. Honen aurka dago artikulu honen egilea. Gu ere ados gaude artikulu honen kritikarekin, izan ere, eskola publikoaren irudi faltsuak agertzen baitira bideoan.






1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:
    Irakurri dut. Zuek, argi dago, sakonxeago irakurri behar zenituzke artikuluok eta filma bera.
    "Argi dago" diot, azken bi paragrafoetaraino ez delako LEPrekiko kritikotasunik erakusten eta azken bi horietan ez dago kritikarik artikuluetan irakurritakoarekin. "Danbolinak zelan jo, halan egingo dogu jantzan" esaerak mugak behar ditu. Eta argi dago zuek ere muga dezakezuela

    ErantzunEzabatu