2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

GURE SUSTRAIAK

Gaur egun ume gehienak hirietan bizi dira eta ez dute naturaren eta haien inguruko benetako munduaren ezaguera handirik. Bideojokoak, ordenagailuak eta modu honetako ekintzetan aritzen dira eta garai batean umeetan gu geu aritzen gineneko jolasak eta haiekin lortzen genituen naturaren inguruko jakituria galtzen doaz. Gure ustez umea bere ingurua ezagutzea ezinbestekoa da, izan ere, badaude ume batzuen kasuan zeintzuetan ahien gurasoek galdetu dieten nondik datorren egunerokotasunean edaten dugun esnea eta erantzun egokia ematen jakin ez dutenak ere. Arazo edo errealitate honi aurre egiteko, mendi ekintzak gehiago sustatzen dituen eta naturarekin kontaktu zuzenagoa izango duen hezkuntza metodologia bat aurkeztu nahi dugu, “baserri eskolak”.
Hezkuntza metodologiko honek umeen naturarekin esperientzian eta parte hartzean du oinarria, hau da, umeak berak natura behatzearen, bertan jolastearen eta klaseko ekintzak sustatzearen eraginez, lortuko ditu bilatzen ari garen jakituria edo naturaren inguruko ezaguera horiek.
Baserri eskoletan bilatzen de onura, klasean modu teoriko batean landutako gaiak baserri-eskolan finkatzea eta hobeto asimilatzea modu praktiko edo bizian gauzatuz. Gainera natura inguruetara irteera gehiago sustatzen dira umeek haien inguruan dauden natura ingurune zein natura bera hobeto ezagutu dezaten.

Eskola hauetan, umeari eman nahi zaio hezkuntzaren paper nagusia. Bertan umeen animaliak zaintzen ikasiko dute, baina baita hauek ezagutzera. Lurra lantzen, baratzaren ezagupena eta fruta arbolen ezagupen eta hezkuntza ere izango dute.
Baina jakintza hauek hartzea ez da ikaskuntza metodologia honen gauzarik garrantzitsuena, erlazio sozialak  naturaren bitartez sustatzen dira eta beraz erlazio sozialak izateko erraztasunak lortzen dira, ikerkuntzaren eta balorazio kritikoaren sustapena ere bultzatzen dituelarik.
Umeak talde txikietan banatzen dira baserri-eskolako ekintza ezberdinetan zehar bakoitzari ahalik eta hezkuntza indibidualizatuena ematen saiatuz, modu honetan esperientzia ezberdinen eta ekintzen aprobetxamendu handiago bat lortzen dugularik.
Zenbait talde dinamika erabiltzen dira, irakasleak bizi komunikatibora bultzatuz, eta taldeko ikasleen parte hartzeaz eta adierazpen askatasuna izan dezaten arduratzen dira, talde gaien inguruan.

Guzti hau etorkizun baterako plan hipotetiko bezala ikusi dezakegunez beste zertxobait egitea ere erabaki dugu; Oraintsu egin izango genezaken zerbait izango litzateke eta
hau ideia sinple eta erraz bat bezala ikusten dugu.Ideia hori umeekin naturara txango edo ikasketa ibilaldiak egitea izango litzateke Bidaia edo irteera hauen bidez sustatuko genukeena zera izango litzateke, lehenik mendian dauden arriskuak finkatzea eta argi izatea, denak ematen baitu polita zerbait gertatu arte, eta beste aldetik mendiak dituen onurak aprobetxatzeko gaitasuna ere sustatuko genuke.

Lehen esan dudan bezala oso garrantzitsua deritzogu mendiak dituen arriskuak errealak direla ohartaraztea umeei eta hauetaz hitz egitea.Horrelako arrisku batzuk izan lezakete perretxiko on eta txarren arteko bereizketa, belar pozoitsuak eta onen arteko bereizketa eta azkenik, baina ez garrantzi gutxiagorekin mendiaren lurzoruaren azterketa, hau leku askotan, arriskutsua izan dezakeelako hainbat arrazoi ezberdinengatik, hala nola, luperia eremu bat, lur labainkorreko eremu bat…Hauen berri emateak garrantzia duela uste dugu.

Bestetik naturak ematen dizkigun onurak aprobetxatzen ere irakasteak baliagarritasuna izan dezakeela uste dugu adibidez, bertatik janaria lortzen jakin, belar medizinalak ezberdintzen jakin…
guzti hau oso garrantzitsua den eñean, beste gauza askoren garrantzia azaltzeko beharrean sentitzen gara.Naturak nolabait heziketa berezi bat eman ahal digu bizitzako beste arlo batzuetan  ondoren aprobetxagarriak izango direnak, horren erakusle izan daitezke honako batzuk: Laguntasuna, elkarren arteko laguntza eta bizikidetza.Beste bat gauzen aurrean izan beharreko ikuspegi kritikoaren garapena izango litzateke, naturak askotan engainatu egin ahal gaituelako eta hor garrantzi asko duelako aurreikusteak edo ongi interpretatzeak,hau kaleko bizitzan ere oso garrantzi handia hartzera heldu daiteke.

Azkenik aipagarria deritzogu gaur egungo gizarteak jasaten duen metamorfosia, gero eta garrantzi gutxiago emanez naturari eta gero eta garrantzi gehiago emanez teknologiari eta gauza birtualei.Azken baten naturak eman dizkigu gaur egun gauden lekura heltzeko baliabide guztiak eta orain honi lepoa ematen ari gatzaizkio hau puskatzen ari garelarik oharkabeki.

METODOLOGIA
  • Motibazioa; proposatutako ekintzen inguruan, ahien garapen ebolutiboaren etaparako ekintza egokiak eta erakargarriak aukeratuz
  • Umearen eta naturaren arteko kontaktu zuzena; klaseetan zehar atal praktikoak eta irteerak eginez.
  • Klasea ez da informazio transmisioan oinarrituko, esperimentazio eta ikerkuntzan baizik, beraz umea hezkuntzako prozesuaren protagonistatzat utziko du, irakaslea bigarren plano batean geratuz orientatzeko funtzioaz.
  • Indibidualizazioa, ume edo ikasle kopuru txikia egoteak, bakoitzaren jarraipen eta pertsonalizatua egiteko aukera ematen digu, ume bakoitzaren ikaskuntza erritmoa jarraitu dezakegularik.
  • Globalizazioa,Prozesu handien inguruan egiten dugu lan behin eta berriz eta ez ekintza isolatuen inguruan, honek errealitatearen ikuspegi zabala izateko aukera ematen digu.
  • Sozializazioa, talde lana sustatuz, kideekin elkarrekintza eta solidaritatea sustatzen duelarik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina