2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

MOTIBAZIOA KIROLEAN

Guk hau guztia ikusi eta gero,motibazioari garrantzi gehiago emango genioke.Horretarako,batzuen motibazio falta hori handitzeko,gurasoekin hitz egin eta beraien seme alabei kirolaren munduan gehiago murgiltzeko agindua emango genieke.Askotan,gurasoen erruz mugatuta daude beraien seme alabak kirola egitera eta hori ez da bidezkoa.Etxeko teknologia, kontsolak kenduz gero,dena aldatuko litzateke, behintzat kirolerako gogo hori piztu dezagun. Internet bidez aurkitu dugu informazioa eta batez ere,pertsonen iritziek asko lagundu digute.Gai hau hautatu dugu,garrantzi handia ematen diogulako motibazioari eta kirola egiteari. Motibaziorik gabe, helburu gutxi lor ditzakegu eta bereziki kirolean beharrezkoa da ez baita derrigorrezkoa baina bai komenigarria.
Dena argi uzteko, gu kirolariak eta entrenatzaileak gara. Horregatik motibazioari buruz ikertzea adostu dugu. Gu bezalaxe, kirolari guztiek dakite denboraldi oso batean ehuneko ehunean egotea entrenamendu eta lehiaketan oso zaila dela. Motibatuta ez egotea kirola egiterakoan gure errendimenduak beherakada handia izatea ekar dezake. Eguneroko bizitzan izandako akatsak, hala nola, gurasoekin edota lagunekin gatazkak izatea, azterketak ez gainditzea etabarrek, egiten dute kirolean errendimendua jaistea, eta entrenamenduak motibatuta egiteak arazoetaz ahaztea dakar eta kirolaz disfrutatzen dugu.

Gure bizitzan zehar, guk eta gure kirolariek daukagun energia osoa atera dezagun motibazioa landuko dugu entrenamenduetan, errendimendua ehuneko ehunekoa izateko helburuz. Guk motibazioa landuko dugu gure lehiaketarako eta baita gure kirol-ikasleei entrenamenduetarako ere. Hasieran emaitzak ez dira nabarmenak izango, baina denborarekin motibazioa gero eta gehiago landuz, lehiakorragoak izan gaitezke eta horrela emaitza hobeak lortu. Taldekideei eta Soberak Team blog-a bisitatuko duten guztiei lagungarria izango zaie praktikatzen duten kirolean motibazioa lantzea emaitza hobeak eta erregulartasuna izateko. Motibazioa kirolean erabiltzen den bezala, eskolako ekintzak egiteko eta lanean jarduterakoan erabilgarria da.

Egindako ikerketa zuen gustukoa izatea espero dugu, eta baita praktikan ipintzea bai kirolean bai bizitzako edozein ekintzetan. Taldeari oso interesgarria iruditu zaio gure gaia, gure iritzi berberak baitituzte eta arazo honi aurre egitearen alde baitaude.
Motibazioari buruzko informazioa interneten bidez aurkitu dugu,  eta baita elkarrizketa egin diogun irakaslearekin komentatu dugu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina