Egun hauetan ikastolara bueltatu naiz nire lehen
hezkuntzako garaian nuen gorputz hezkuntzako irakaslearekin egoteko. Ikastolara,
elkarrizketa egiteko prest zegoen galdetzera joandakoan, ohartu nintzen ondo
aukeratu nuela nori egin elkarrizketa, izan ere , berarekin hizketan nenbilen
bitartean, ume guztiek agurtu eta baten bat besarkatzera ere hurbiltzen zela
ikusi ahal izan nuen. Orduan gogoratu nuen, ni bere ikasle nintzen garaian ere, modu berean egiten
genuela eta gaur egun ikastolan dauden umeek ere miresmena sentitzen dutela
berarengan.
Ikastolara urte askotan joan gabe nintzen eta oso oroitzapen
gogoangarriak etorri zitzaizkidan burura, txikitan jolasean aritzen ginenekoak…
Irakaslea
hasierako momentutik ni laguntzeko prest agertu zen, hala ere, zaila suertatu
zitzaigun biontzako egun eta ordu libreak aurkitzea elkarrizketa burutzeko,
baina azkenean bilatu genuen tartetxo bat. Ikastolara joandako hasierako
momentuetan, urduri sentitu nintzen berarekin zortzi urtean egon gabe bainintzen,
baina berarekin hitz egiten hasi bezain pronto pasatu zitzaidan hasierako
urduritasun hura. Elkarrizketaren norakoez hitz egiteaz aparte, norberaren
bizitzaz ere aritu ginen, nik bizia nondik joan zaidan kontatzen aritu nintzen
eta berak ere berdin egin zuen, jada aita dela aipatuz adibidez.
Elkarrizketa Aguraingo taberna batean egin genuen, normalean
egunero hara joaten zela hamaiketako-bazkaria egitera aipatu zidan eta bertan
berarekin geratzea iruditu zitzaidan egokiena, modu lasai batean aritzeko.
Berak pintxo eta edari bat hartu zuen ni gonbidatzen saiatu nintzen, baina
berak ez zidan utzi, eskainitako denboragatik egin nezakeen gutxiengoa zela
esan, baina, hala ere, ez nuen lortu ordaintzerik lortu. Ni berriz, urduritasun txiki batek jota urdaia
itxita, ez nuen jatekorik hartu eta momentu horiek alde batera usteko
elkarrizketarekin astea erabaki nuen. Elkarrizketa hasi bezain laster aurreko
egunean ikastolan gertatu zen modu berean, urduritasun guztiak alde egin eta irakasleak
kontatzen hasi zitzaidanaz interesatzen hasi nintzen.
Elkarrizketan kontatutakoaren inguruan, zenbait gai
ezberdin jorratu genituen, haien artean nik bat aipatuko nuke oso deigarria eta
interesgarria iruditu zitzaidan bat;
Kontatu
zidanez, bera irakasle moduan unibertsitatea amaitu eta berehala hasi zen,
hogeita bat urte zituela. Dulantziko Ikastolan hasi zen lanean, Agurain ondoan
dagoen herri txiki batean.
Ikastetxe horretan libururik gabeko irakaskuntza sistema berezi
bat erabiltzen zuten, aipatu zidanez (argazki tailerra, irrati tailerra,
elektrizitate tailerra) eta modu honetako praktika orduak egiten zituzten eta
ikaskuntza gehiena praktika edo klaseko ekintzen bidez sustatzen zen. Nire
irakasleak berak esandako moduan, “Irakaslearen lana umeei jakituriaren atea
zabaltzera mugatzen zen”. Umeek gai ezberdinen inguruan irakur zezaten, aukera
ematen zitzaien, nahi izanez gero, zenbait liburu lortzen zizkieten (unibertsitatekoak,
garaiko lanbide heziketakoak…). Baina lehen esandako moduan, umeak behartu
gabe, ume bakoitzak nahi zuenaren inguruan irakurri edo bilatu zezakeen
informazioa. Umeen jakin mina klasean egiten ziren saio praktikoen bitartez
sustatzen zen gehien bat. Irakasleak kontatu zidanez emaitza izugarri onak
lortzen zituzten eta umeek askoz gehiago ikasten zuten dinamika mota honekin.
Baina, hau lortzeko, ikasleen gurasoak ikastetxeko dinamikan oso sarturik
zeudela ere aipatu zidan, eta behar izatekotan irteera edo txangoak haiek
prestatzen zituztela edo egin beharrekoa egiten zutela. Nire irakaslearen
iritziz, esperientzia ahaztezina izan zen, baina gaur egunean beste lekuren
batean aurrera eramatea ia ezinezkoa da.
Alde
batetik, ikasle kopurua dela eta, garai ahietan oso kopuru mugatua zirelako eta
bestetik guraso zein herri osoaren inplikazioa modu artan aurkitzea ia
ezinezkoa delako. Momentu puntual batean, leku batean emandako esperientzia zoragarritzat
deskribatu zuen, berak esperientzia hura.
Urte batzuen buruan Dulantziko ikastola publiko bihurtu
zen eta nire irakasleak bere lanpostua galdu zuen, Aguraineko ikastolara
etorriaz. Aguraineko ikastolara
Dulantziko lan dinamika ekartzen saiatu zen, baina ez zuen aurrera ateratzerik
lortu.
Oso esperientzia polita iruditu zitzaidan eta egunen
batean halako bat bizitzea gustatuko litzaidake. Hala ere, lehen ere esan dudan
moduan berarentzako gaur egun ezinezkoa den arren.
Beste alde batetik, nahiko erreta edo desilusionatua
ikusi nuen nire irakasle ohia bere lanarekiko, berak ere onartu zidalarik. Lanean
hasi zenean 21 urterekin mundua aldatzeko gai ikusten zuela bere burua aipatu
zidan, baina gaur egun, bizitzak lan alorrean emandako zenbait zaplaztekoren
ondoren, gazteagoa zen ilusio ura itzali diotela.
Beste zenbait gauza ere kontatu zizkidan, baina niretzako
Dulantziko eskolako esperientzia bere lan bizitzako politenetarikoa izan da,
kontatzen zidaneko ilusioa eta harrotasuna ikusita.
Elkarrizketan zehar oso gustura aritu nintzen eta nire
irakasle ohia hobeto ezagutzeko balio izan zitzaidan. Gainera bere bizipenetatik
ikaslea eta egunen batean ni irakasle moduan aritzen naizenean ikasleekin berak
duen erlazio antzekoa izateko balio izatea espero dut, izan ere, berak dioenez
ikasleak zaindu egin behar dira eta horretarako bakoitza ezagutu behar da, ahal
den neurrian lagundu edo bizitzan bideratzen jarraitzeko, irakasle lanean
psikologia alorra garrantzi handia daukala dio lehen hezkuntzako adin tartean
gehien bat.
Beraz amaitzeko, nire irakaslearengandik ikasitako
guztiak, egunen batean irakasle moduan aritzerakoan ikasleren batek ni ere
miretsi nazan balio izatea espero dut, baina argi daukat horretarako nire
ekarpena egin beharko diodala irakaskuntzari eta horretan gogor saiatzeko gogo
handiagoak lortu ditut nire irakasle ohiarekin hitz egin ostean.