2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

NIRE TXIKITAKO IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA "IÑAKI KIOSKO"

 Egun hauetan ikastolara bueltatu naiz nire lehen hezkuntzako garaian nuen gorputz hezkuntzako irakaslearekin egoteko. Ikastolara, elkarrizketa egiteko prest zegoen galdetzera joandakoan, ohartu nintzen ondo aukeratu nuela nori egin elkarrizketa, izan ere , berarekin hizketan nenbilen bitartean, ume guztiek agurtu eta baten bat besarkatzera ere hurbiltzen zela ikusi ahal izan nuen. Orduan gogoratu nuen, ni bere  ikasle nintzen garaian ere, modu berean egiten genuela eta gaur egun ikastolan dauden umeek ere miresmena sentitzen dutela berarengan.

Ikastolara urte askotan joan gabe nintzen eta oso oroitzapen gogoangarriak etorri zitzaizkidan burura, txikitan jolasean aritzen ginenekoak…                            
Irakaslea hasierako momentutik ni laguntzeko prest agertu zen, hala ere, zaila suertatu zitzaigun biontzako egun eta ordu libreak aurkitzea elkarrizketa burutzeko, baina azkenean bilatu genuen tartetxo bat. Ikastolara joandako hasierako momentuetan, urduri sentitu nintzen berarekin zortzi urtean egon gabe bainintzen, baina berarekin hitz egiten hasi bezain pronto pasatu zitzaidan hasierako urduritasun hura. Elkarrizketaren norakoez hitz egiteaz aparte, norberaren bizitzaz ere aritu ginen, nik bizia nondik joan zaidan kontatzen aritu nintzen eta berak ere berdin egin zuen, jada aita dela aipatuz adibidez.

Elkarrizketa Aguraingo taberna batean egin genuen, normalean egunero hara joaten zela hamaiketako-bazkaria egitera aipatu zidan eta bertan berarekin geratzea iruditu zitzaidan egokiena, modu lasai batean aritzeko. Berak pintxo eta edari bat hartu zuen ni gonbidatzen saiatu nintzen, baina berak ez zidan utzi, eskainitako denboragatik egin nezakeen gutxiengoa zela esan, baina, hala ere, ez nuen lortu ordaintzerik lortu.  Ni berriz, urduritasun txiki batek jota urdaia itxita, ez nuen jatekorik hartu eta momentu horiek alde batera usteko elkarrizketarekin astea erabaki nuen. Elkarrizketa hasi bezain laster aurreko egunean ikastolan gertatu zen modu berean, urduritasun guztiak alde egin eta irakasleak kontatzen hasi zitzaidanaz interesatzen hasi nintzen.

Elkarrizketan kontatutakoaren inguruan, zenbait gai ezberdin jorratu genituen, haien artean nik bat aipatuko nuke oso deigarria eta interesgarria iruditu zitzaidan bat;                 
Kontatu zidanez, bera irakasle moduan unibertsitatea amaitu eta berehala hasi zen, hogeita bat urte zituela. Dulantziko Ikastolan hasi zen lanean, Agurain ondoan dagoen herri txiki batean.
Ikastetxe horretan libururik gabeko irakaskuntza sistema berezi bat erabiltzen zuten, aipatu zidanez (argazki tailerra, irrati tailerra, elektrizitate tailerra) eta modu honetako praktika orduak egiten zituzten eta ikaskuntza gehiena praktika edo klaseko ekintzen bidez sustatzen zen. Nire irakasleak berak esandako moduan, “Irakaslearen lana umeei jakituriaren atea zabaltzera mugatzen zen”. Umeek gai ezberdinen inguruan irakur zezaten, aukera ematen zitzaien, nahi izanez gero, zenbait liburu lortzen zizkieten (unibertsitatekoak, garaiko lanbide heziketakoak…). Baina lehen esandako moduan, umeak behartu gabe, ume bakoitzak nahi zuenaren inguruan irakurri edo bilatu zezakeen informazioa. Umeen jakin mina klasean egiten ziren saio praktikoen bitartez sustatzen zen gehien bat. Irakasleak kontatu zidanez emaitza izugarri onak lortzen zituzten eta umeek askoz gehiago ikasten zuten dinamika mota honekin.

Baina, hau lortzeko, ikasleen  gurasoak ikastetxeko dinamikan oso sarturik zeudela ere aipatu zidan, eta behar izatekotan irteera edo txangoak haiek prestatzen zituztela edo egin beharrekoa egiten zutela. Nire irakaslearen iritziz, esperientzia ahaztezina izan zen, baina gaur egunean beste lekuren batean aurrera eramatea ia ezinezkoa da.                                              

Alde batetik, ikasle kopurua dela eta, garai ahietan oso kopuru mugatua zirelako eta bestetik guraso zein herri osoaren inplikazioa modu artan aurkitzea ia ezinezkoa delako. Momentu puntual batean, leku batean emandako esperientzia zoragarritzat deskribatu zuen, berak esperientzia hura.

Urte batzuen buruan Dulantziko ikastola publiko bihurtu zen eta nire irakasleak bere lanpostua galdu zuen, Aguraineko ikastolara etorriaz.  Aguraineko ikastolara Dulantziko lan dinamika ekartzen saiatu zen, baina ez zuen aurrera ateratzerik lortu.

Oso esperientzia polita iruditu zitzaidan eta egunen batean halako bat bizitzea gustatuko litzaidake. Hala ere, lehen ere esan dudan moduan berarentzako gaur egun ezinezkoa den arren.

Beste alde batetik, nahiko erreta edo desilusionatua ikusi nuen nire irakasle ohia bere lanarekiko, berak ere onartu zidalarik. Lanean hasi zenean 21 urterekin mundua aldatzeko gai ikusten zuela bere burua aipatu zidan, baina gaur egun, bizitzak lan alorrean emandako zenbait zaplaztekoren ondoren, gazteagoa zen ilusio ura itzali diotela.

Beste zenbait gauza ere kontatu zizkidan, baina niretzako Dulantziko eskolako esperientzia bere lan bizitzako politenetarikoa izan da, kontatzen zidaneko ilusioa eta harrotasuna ikusita. 

Elkarrizketan zehar oso gustura aritu nintzen eta nire irakasle ohia hobeto ezagutzeko balio izan zitzaidan. Gainera bere bizipenetatik ikaslea eta egunen batean ni irakasle moduan aritzen naizenean ikasleekin berak duen erlazio antzekoa izateko balio izatea espero dut, izan ere, berak dioenez ikasleak zaindu egin behar dira eta horretarako bakoitza ezagutu behar da, ahal den neurrian lagundu edo bizitzan bideratzen jarraitzeko, irakasle lanean psikologia alorra garrantzi handia daukala dio lehen hezkuntzako adin tartean gehien bat.    
      
Beraz amaitzeko, nire irakaslearengandik ikasitako guztiak, egunen batean irakasle moduan aritzerakoan ikasleren batek ni ere miretsi nazan balio izatea espero dut, baina argi daukat horretarako nire ekarpena egin beharko diodala irakaskuntzari eta horretan gogor saiatzeko gogo handiagoak lortu ditut nire irakasle ohiarekin hitz egin ostean.                                                                  

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:
    Zurekin ados, ondo aukeratu izana igarrian dago. ELkarrekin gauden batean gogoratu iezadazu gomendio bat eman behar dizudala praktiken inguruan.

    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;

    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu